21/03/2011 - O'Connor : "Aviron Bayonnais, hau kluba !" Top 14 Orange txapelketako klub ainitzek galdeturik, Marvin O'Connor (19 urte, 1,78 m, 78 kg) 20 urtezpetikako nazioarteko frantses hegalariak Grenoble utziko du, lau sasoinen ondotik, Aviron Bayonnais-rekin hiru urteko kontratua izenpetu eta. Pro D2ko aurtengo izar berriak entsegu erabakigarria markatu du asteburu hontan Galesen kontra, eta 20 partida jokatu ditu Pro D2 mailan (bi entsegu). "Gure txapelketan lekua hartu behar duten gazte belaunaldiko jokalarietarik bat, igotzen diren hoietarik bat, dio Christian Gajan xuri urdinen kriol zuzendariak. Hoiek Top 14eko geroa segurtatuko dute, ahantzi gabe frantses selekzioa. Taldeari lotzen den lehena da, beste batzu etorriko dira."

"Walter Desmaison eta Thibault Visensang-ek kluba baikorki aipatu didate, badakit aukerak izanen ditudala"

Marvin O'Connor-ek aitortzen du luzaz gogoetatu dela, Aviron Bayonnais-rekin izenpetu baino lehen. "Grenoble-k nahi zuen nerekin segitu, erabakitzea zaila izan da." Frantses selekzioan dituen Walter Desmaison eta Thibault Visensang-ek hontan lagundu dute. "Walter eta Thibault-k kluba baikorki aipatu didate, badakit aukerak izanen ditudala. Aviron Bayonnais, hau kluba ! Atorra horrek ametsak pizten ditu denetan." Ea Pro D2tik etorri ziren Benjamin Fall eta Yoann Huget-ren urratsetan ibilko den. "Agian bai" dio Marvin-ek. Frantses-australiar O'Connor familiaren semeak bere burua jadanik ikusten du Errobi bazterrean. "Luzaz mintzatu naiz Rida Jahouer-ekin, eta sentitu du Top 1'eko txapelketa jokatzeko gogoa nuen, goi mailako errugbian. Erran dit jokoa arrunt desberdina dela, eta neretzat egokiagoa dela."